▲ 7 r/basque

Nola esaten duzue f(x) euskaraz?

Zuek "efe ixen" diozue, ala "efe ixaren"?

Eta x(t) "ixa ten" da ala "ixa teren"?

reddit.com
u/_4d2_ — 8 days ago
▲ 1 r/basque

Zein naturagoa da "dei diezazuket" ala "deitu diezazuket"?

Kaixo lagunak, ahalerarekin aditz-sustraiak erabiltzen direla ikasi dut baina ChatGPT-ri ez zaio "dei ditzakete" gustatzen eta esaten du:

>deitu aditza berezia da, ez baita dei izenetik zuzenean eraikitzen den aditz trinkoa. Lexema deitu da, eta ez dei.

>Horregatik:
deitu dezake → zuzena.
deitu ditzakete → zuzena.
dei dezake → okerra.
dei ditzakete → okerra.

Hala ere, Interneten bi adibideak aurkitzen ditut, adibidez:

  1. Maiatzaren 30erako greba orokorrera dei dezakete bihar bertan sindikatuek [Berria].
  2. Laguntza behar duten herritarrek zaintza sarera deitu dezakete [OrioGuka].

Biak zuzenak al dira?

u/_4d2_ — 3 months ago
▲ 11 r/basque

Liburu batean hurrengo esaldia aurkitu dut, "Ez zagok altxorrik Oihan Beltza zeharkatuko duenik". Badakit "zagok" adizkia dela baina ezin dut aurkitu zein aditz den.

Badakizue zer esan nahi duen "zagok"? Eta, nola bilatzen duzue adizkiak?

reddit.com
u/_4d2_ — 5 months ago